2009/07/09

Etxebeltz-Izarra eremuko kaltetuen bilera zabala

Datorren asteartean, uztailaren 14ean, Etxebeltz-Izarrako kaltetuen bilera irekia egingo da Betharamdarretako aretoan, 19:00etan. Bilera horretan azkeneko hiru hilabete hauetan egindako pausoen eta arazoa konpontzen hasteko aztertutako bide desberdinen berri emango da. Horrez gain, hilabete honetan zehar egingo den udalbatza bereziaren inguruan ere hitz egingo da. Izan ere, udalbatza berezi horretan, Etxebeltz-Izarra eremuan jarraitu beharreko bide juridikoa erabaki eta behingoz pausuak ematen hasteko konpromisoa hartu zuten udalbatzako kideek.

BILERA IREKIA
LEKUA: BETHARRAMDARRETAKO ARETOAN
EGUNA: UZTAILAK 14, ASTEARTEA
ORDUA: 19:00

No hay comentarios:

Publicar un comentario