2009/04/21

Prentsa Oharra: Afektatuen bilera ostegunean

Etxebeltz-Izarrako eremuan egiten ari diren babes ofizialeko etxebizitzetan dauden arazoak argitzeko bilera zabal bat egingo da datorren ostegunean, apirilaren 23an, Betharramdarretako aretoan 19:00etan. 2008ko apirilaren 4ean egindako zozketan etxea egokitutakoek egun duten egoeraren inguruko bilera informatiboa izango da.

Taldetxo bat biltzen hasi da Etxebeltz-Izarra eremuan dauden arazoen aurrean duten ezjakintasuna nolabait argitzen saiatzeko. Hori dela eta, herriko alderdi politiko desberdinekin bilerak egin dituzte eta eurek esandakoa esplikatuko dute. Horrez gain, kaltetuek guztien artean egungo egoeran eman beharreko pausoak zeintzuk diren ere zehazten saiatuko dira.

Bilera Etxebeltz-Izarra eremuan etxea egokitu zaienentzako bakarrik izango da, eta bertara joaten direnek euren izen abizenak, helbidea eta e-maila paper batean apuntatuta ematea eskatzen dute, etorkizunean eurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Informazio gehiago etxebeltzizarra.blogspot.com webgunean aurkitu daiteke eta eurekin harremanetan jartzeko, berriz, http://etxebeltzizarra@gmail.com helbide elektronikoan egin daitete.

Azpeitian, 2009ko apirilaren 18an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario