2009/04/21

Manuel Unanuekin bilera, apirilak 20an


Manuel Unanuekin bilera, apirilak 20an, udaleko bere bulegoan.

Zein da egoera?

EA hasieratik proiektu honen aurka azaldu zen, udalaren lurrak ziren Loiola bideko karreteraren bestaldean eraikitzea proposatzen zutelako Eak, eta ez Eizmendik bezela lur pribatutan. Euskadiko Gorenak eman duen ebazpen bera emango duela Madrilek garbi dauka. Hori modifikaziori buruz.

2007ko errebesioari buruz gauza bera, errekurritua dago eta galdu egingo dela seguru, bai Euskadikoan eta baita Espainikoan ere.

Zein asmo du EAk arazo honetan?

Soluzio bakarra ikusten dute gauzak ongi egiteko, eta soluzio gogorra dela ere konturatzen dira: 2007ko errebisioa bertan behera utzi edo anulatu pleno bidez, eta berriz garatu puntu konfliktiboak negoziatuz. Hori bai, Eizmendi horretarako itxita ikusten du.

Zergaitik da soluzio bakarra EAren ustez?

Eizmendik proposatzen duena, textu refundituari bi alderdi ikusten dizkio negatiboak: alde batetik beste hiru taldeak, lehen onartze ez ziotena PNVri onartu beharra orain, eta horretarako ez daude prest EA behintzat. Beste aldetik, beraiek PNVk eskatutakoa emanda ere, hau da textu refunditua onartuko balute ere, juridikoki bat ere balio ez duen soluzioa dela iruditzen zaie, hala esan diete beren abokatuek. Orduan arrazoi bikoitza Eizmendiren eskakizunen aurka irtetzeko.

Zein da udalean dagoen anbientea?

EA, Aralar eta Ezker Abertzalea gertu ikusten ditu. Hitzegiten ari direla esan digu, beti ere aurreko planifikazioa bertan behera uzteari buruz, eta ez hainbeste ondoren plangintza nolakoa izango zen. Eizmendi berean finkatuta ikusten du, negoziatzeko batere gogorik gabe, oso temati. Baina esaten duen bezala, boto bat falta zaio berea lortzeko PNVri.

Errebisioa anulatzen den momentutik beste bat garatu behar da, ezta?

Baietz, baina arazo bat dagoela: udaletxe honetan Eizmendik duela agintea esan digu, eta nahiz eta hauek bertan behera utzi aurreko errebisioa, Eizmendi izan daitekela bidea makaltzen, erritmoa jeisten joango dena. Bestela borondatea balego, urte bat edo nahikoa litzateke.

PNVk bere agirian azaldu digu hiru taldeok dezutela maioria eta egiteko orduan nahi dezutena, zer iruditzen?

Hori pentsatzen duela egia baldin bada, utzi diezaiotela beste hiru taldeei urbanismoaren arazoa, bera paretik kenduta, zeren Eizmendik makaltzen ibiltzekotan, hori ez da besteek egin dezatela nahi dutena.

Zer iruditzen zaizu kontratuaren sinaduraren atzerapena eskatzea gure aldetik, itsuan ez sinatzeko, baizik eta udalak erabaki bat hartua duenean sinatzeko?

Logikoa, eta gainera ikusi egin behar zein banketxek emango diguten hipoteka etxe horien egoeran. Baita ere ikusten du politikoen ikuspuntua eta gurea ezberdina dela, baina seguru egoteko beraien lehentasuna dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario