2009/04/24

Etxebeltz-Izarrako plan partziala legezkoa dela adierazi du EAEko Auzitegi Gorenak

Azpeitiko Udaleko orritik "copiar y pegar" eginda.

Etxebeltz-Izarrako plan partziala legezkoa dela adierazi du EAEko Auzitegi Gorenak, Leku Eder promotorak ezarritako helegitea atzera botaz. Horrez gain, Donostiako epaitegiak beste horrenbeste egin du promotora horrek jarritako beste helegite batekin. Leku-Ederrek eskatu zuen Etxebeltz-Izarraren gaineko sententziari buruzko oharra erregistroan sartzeko, baina epaileak ez du haintzat hartu eskaria.

Julian Eizmendi alkateak adierazi du bi sententzia horiek jasotzen dutena "oso albiste ona" dela, "Etxebeltz-Izarra proiektuaren puntu eta elementu sustantzialak legezkoak direla erakusten dutelako".

Etxebeltz-Izarraren inguruan aste honetan epaitegiek emandako bi ebazpenak honakoak dira:

1. Donostiako administrazioarekiko auzietako lehen epaitegiak apirilaren 17an emandako autoa (apirilaren 22an jakinarazi die parteei). Bertan honakoa jasotzen da: Epaitegiak jakinarazi nahi du ezezkoa ematen diola Etxebeltz-Izarra proiektuaren erregistroan sententziaren inguruko oharra josotzeko eskariari. Leku Eder S.A. promotoreak eskatu zuen proiektuaren inguruko sententzia erregistroan jasotzea.

2. EAEko Auzitegi Gorenak apirilaren 1ean emandako autoa (apirilaren 23an jakinarazi die parteei). Bertan Etxebeltz-Izarra plan partziala zuzenbidearekin bat datorrela jasotzen da, eta beraz, legezkoa dela. Horrenbestez, Leku Eder S.A. promotorak plan partziala dela eta proiektua baliogabetzeko egindako eskaria ez du aintzat hartu.

Sententzia horrek errekurtso-egileak aipatutako puntu guztiak jasotzen ditu, eta horrenbestez, plan partzialeko honako puntu guztiak ere legezkoak direla dio:

- Jokabide sistema.
- Hirigintza arau, eta espazio libre eta gune berdeei dagozkien sistema lokala.
- Lurralde ordenazioa.
- Eremuen mugatze, eremu publikoak emate, eta partzelatzea.
- Proiektuaren tramitazioa.
- Hirigintza konbenioa.
- Behin betiko onarpenari buruzko Agindu Forala betetzea.

Julian Eizmendi alkatearen arabera, bi sententzi horiek jasotzen dutena "oso albiste ona" da, Etxebeltz-Izarra proiektuaren "puntu sustantzialenak" legezkoak direla erakusten dutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario