2009/04/14

Apirilak 8, Julian Eizmendirekin bilera


Apirilak 8, Julian Eizmendirekin bilera:

Julian Eizmendirekin bilera izan da, PNVren jarrera ezagutzeko. Berarekin dugu Diputazioko teknikari bat. Julianek edozein galdera egin baina lehen jada PNVren postura agertu digu agiri batean, taldeari entregatu diguna. Agiri honek 4 puntu ditu hasieratik, nahiz eta gero bostgarren bat gehitu zuen berak bilera bukatzerako (kakotx artean eta beltzez, beraien testua hitzez hitz):

“1. Testu Bateratuaren (testu refunditua) izapidetza: txosten ekonomiko-finantzieroa egin; plenoak onartu eta tramitatu (gehiengo absolutoa) eta Testu Bateratuaren argitaratzea. Normak indarrean eta behin-betiko onartuak, noski, Etxebeltz-Izarra barne (udazkenean dena onartuta egon daiteke”

Julianek berriz agertu digu aurretik onartutako 2007ko rebisioko arauak sartu nahi dituela, txosten ekonomiko-finantzieroa gehituz. Txosten hau martxan dago, eta gero plenotik 9 boto lortzen baditu, arauak argitaratuz indarra hartuko luke. Hori bai, plenoan gehiengoa lortu behar du eta beraiek 9 horietatik 8 botoren jabe dira...

Bestalde, partxeo bat edo bitarteko bide bat dela onartzen du. Inork ez balu errekurrituko, berau aurrera joan eta gure arazoa bukatuko litzateke, zeren aurreko modifikazioa zuzendua egongo litzateke, ondorengo araua delako. Baina berak ere badaki berriro ere errekurrituko dutela, eta horregatik denbora irabazteko tresna dela.

Lehen aldiz entzun diogu esaten, hitz txikiekin bada ere, plan orokorra dela azkenean guztia ongi lotuko duena, baina hori aurrerago dator. Baina beraiek diote badaezpadako eta beharrezko tresna dela testu refunditua.

“2. Postura seguruena, bat datoz: Foru Aldundia; Udalaren asesore juridikoa; Kontzertazio Batzordea.”

Berak segurtasunetaz hitzegiten du, berriro ere testu refundituak babes-tresna bezela erabiltzeko, hau da, suposatuz sartua dagoen rebisioa ere nulo datorrela eta modifikazioak ere bai auzitegitik, eta errekurtso biderik ez dela. Suposizio horretan ez gendukela edukiko beste heldulekurik, eta egoera horretan bai arriskua legokeela etxe horiek galtzea. Horregatik ikusten dute testu refunditua edukitzearen garrantzia, hori errekurritua balego ere, berriro epaitegietara joango litzateke, galdu balitz ere auzia errekurritzen jarraituko luke Udalak eta Espainiako Auzitegi Gorenerako bidean ipini, denbora irabaziz eta babesa izanez. Diputazioa, Udaleko asesore juridikoa eta konstruktoreak ados daude.

“3. Ezker abertzalearen postura arriskutsua, orain arteko anulatzeak ondorio larriak ekar ditzake: orain artekoa koberturarik gabe, 2007ko apiriletik emandako espedienteak eta lizentzia guztiak zalantzan, indemnizazio eskaerak... Tramitzazio korapilatsuagoa, luzeagoa (denbora luzeago batek sor ditzaken arazoak), seguritaterik gabekoa,... Etxebeltz-Izarra erabiltzen da herriko ordenazioan aldaketak lortzeko”

Zati honetan, Azpeitiko Udalean dagoen arazo politikoari egiten dio erreferentzia Eizmendik. Interesak kontrajarriak dira, Ezker Abertzalearen bidea errebisioa anulatzea da, eta horrek dakarren baimen guztiak gelditzeak kalteak ekarriko dituela iruditzen zaio, kalte ordainen eskaeraz gain.

Eizmendik errekonozitzen du gure obra ez lukeela geldituko hala ere, zeren modifikazioan oinarritua dago eta anulatuko litzatekena 2007ko errebisioa da. Baina bai modifikaziotik kanpo dauden eta 2007ko errebisioak jasotzen ditueneko guztiak gelditu beharra egongo litztekela.
Bestalde, berriz hasi beharko litzateke hasieratik, negoziatu beste taldeekin plana, zenbait lurren jabeei ere aldatu behar baimenak edo eraikuntza modua, adostutako bidea Eusko Jaurlaritzatik pasa beharra, han eskatutako aldaketak ere ezarri... luzeegi joko lukeela eta gainera gu babesik gabe geldituko ginatekela.

Bestalde zera esaten digu, VPOko etxebizitzak arazoak izatean, hori erabiltzen dutela beste talde politikoek PNV-ren gobernua zailtzeko, tresna bat besterik ez garela beste taldeentzat.

“4. Azaltzen dituzten diferentziak aztertzeko prest gaude, ahalbidera daitezkeen aztertzeko; eta guretzat astakeria badira jo dezatela aurrera, gehiengo absolutoa dute”

Hemen Julianek dionez, bera prest dago aztertzera beste taldeek egin nahi dituzten aldaketa guztiak. Ez du inoiz esan aldaketa horiek sartzeko prest egongo litzateken. Guk esaten diogunean orain arte zertan egon diren, arrazoia ematen digu, oso blokeatuta daude nonbait posizioak... Baina egon behar direla, nahiz eta Errazkinek deitu zigun bilera nagusi hartatik bilera bat bera ere egin ez oraindik.

Bestalde beste talde guztiei desafioa botatzen die, nolabait guztiak bere aurka baleude bezala, besteen artean diferentziarik ez balitz bezala, hau da haiek (Ezker Abertzalea, EA eta Aralar) 9 boto dituzte eta alde honek (PNV) 8 boto, haiek dute eskutik bidea...

5. Kontratuak sinatzeko data ez dutela beraiek ipintzen, baizik eta hori Azpeitia Lantzenen (Errazkin) eskutan dagoela. Gainera ez dutela izan azken aldian konstruktoreen diru eskaerarik, bai Azpeitia Lantzenek deitu zuen bilera aurretik egon zela idatzi bat hori eskatzen. Hori bai, ezin digula esan orain edo gero ez duenik eskatuko kontratuen sinadura eta aurrerakin edo antizipo hori (5 kilotakoa). Berak hartzen duen konpromesua zera da, sinatzea deitzea erabakiko balute, lehenik taldeari ohartuko liokeela. Taldeko bati mobileko zenbakia hartu dio... (hau guztia ez dago berak aurkeztu digun agirian, ahoz esandakoa jaso da besterik gabe).

Guk ateratako ondorioak:

- Kontratuaren sinadura dena argitu arte atzeratuko denaren bermerik ez dugu, bakarrik aurretik informatuak izango garen konpromisoa.

- Udaleko arazo politikoek eta hartu behar den bidearen desadostasunek erakusten digu soluzio bide bat aurkitzea zaila bihurtuko dela.

- Textu refunditua denbora irabazteko tresna bat dela, baina azkenean plangintza orokor batek emango digula berme garrantzitsua afektatuei, baina noiz izango den? Ezker abertzaleak eta Aralarrek lehen bait lehen eta ondorioak jasanez dioten bezala, PNV-k denbora irabazteaz hitz egiten du ondorio txarrik izan gabe… EA-ren bidea zein den ez dakigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario