2009/04/14

Arellanokin egindako bileraren laburpena


Arellanokin egindako bilera, apirilak 6an:

Udaleko bere bulegoan.

Zein da egoera?

Berak beraien abokatu batekin hitzegiten egon dira egoera honi buruz, eta juridikoki egoera nahiko zaila dagoela agertzen digu. Guri esan zaiguna baino gauza gehiago direla, area eztabaidagarri asko daudela aipatzen du. Gure kasuan (92. errebisioaren modifikazioa) eta ondorengo kasutan (errebisio berria). Oso ondo iruditu zaio mugimendu bat sortzearena, zeren berak ere ez du batere garbi ikusten egoera juridiko hau.

Zein asmo du Aralarrek arazo honetan?

Berak hasieratik garbi esan digu beraien ustez bidea zein den, eta gainera konprometitu egiten da hortik jotzeko: bide garbiena eta gainera ebazpenak dioenagatik, errebisioa garbi badator aurreko modifikazioak ere balideza hartuko lukeela. Jada onartuda dagoena errekurritua dagoenez eta ziurrenik nuloa izango denez, aurrekoa deuseztatu eta errebisio berria garatu. Beste bide guztiak gero arazoak emango dituztela deritzo.

Zein da udalean dagoen anbientea?

Anbiente zaila dagoela politikoki dio, PNV itxi baten aurrean daudela eta horrek asko zailtzen duela erabakiak aurrera ateratzeko, gehiengoa izan balute bezala jokatzen dutela iruditzen zaio, negoziatu nahi ezta.

Errebisioa anulatzen den momentutik beste bat garatu behar da, ezta?

Bai, Azpeitiako urbanizatze plangintza jasotzen duelako errebisioak, hau gabe ezin delako eraiki edo baimenik eman obrak egiteko eta abar.

Negoziatzerakoan errebisio berria luze joan daiteke?

Bai zerotik hasten badira garatzen, aldiz lehen badaude area asko polemikarik ez dutena, edo ez direnak eztabaidagarriak. Horiek haseratik ipintzen badira azkeneko errebisio honetan zeuden bezela, arazoa area gutxi batzutan zentratuko litzateke, gauza erraztuz. Hala ere urte bat botatzen du gutxienez.

Zer iruditzen zaizu ezker abertzaleak agertzen duen proposamena gaiak desblokeatzeko, herri kontsulta baten bidez?

Oso ondo iruditzen zaio, eta gainera iruditzen zaio askotan udalean daudenak hartzen dutela bere erabakiak eta ahaztu egiten garela herriarekin. Hau bada kasu bat epe luzeko erabakiak direnak eta herriak esatea ondo iruditzen zaio, gainera errebisioa dagoen bakoitzean egin beharko litzatekela esaten du.

Zer iruditzen zaizu kontratuaren sinaduraren atzerapena eskatzea gure aldetik, itsuan ez sinatzeko, baizik eta udalak erabaki bat hartua duenean sinatzeko?

Berari logikoa iruditzen zaio guk proposatzen duguna, zeren ezin da bat sartu zer erosten ari den jakin gabe. Berak babestu egiten du gure helburu hori.

No hay comentarios:

Publicar un comentario