2009/04/06

Afektatu taldearen helburuak

Aurreko urtean zozketatu ziren babes ofizialeko etxebizitzen egoera ikusirik:

Ebazpen batean etxe horien oinarri diren arauak nulo jo ditu Euskal Herriko Auzitegi Gorenak, txosten baten gabeziagatik. Ebazpena Madrilera errekurrituta dagoen arren, une honetan dagoen ondorengo arauak akats ber beregatik, ez dute soluzio biderik ematen.

Guzti honetan bi alderdi bereiz ditzazkegu:

- Alderdi politikoa: talde politikoek beraien artean dituzten eztabaidak arau subsidiarioaren gainean.
- Alderdi juridikoa: etxebizitza hartu behar dugunok, behartuta gaude kontratu bat sinatzera oraindik juridikoki argitu gabe dagoen zerbait erosiaz.

Ondorioz, alderdi politikoa alde batera utziaz, eta inongo posizionamendu politikotara jo gabe, talde honek bi helburu nagusi adostu ditu:

- Talde politikoak erabaki bat adostu dezatela bermatzea.
- Talde politikoek adostu duten erabaki horrek, guri berme juridiko maximoa eskaintzea.

Bide horretan ekingo dio talde honek, udalak guri komeni zaigun erabaki bat hartu bitartean.

Epe laburreko helburu nagusia:

Kontratuen sinadura atzeratzea: nahiz eta sinatzen denean ordaintzen dena abalatua dagoen, behin sinatzen denean atzera botatzean nolabaiteko isuna izango luke. Bestalde, orain sinatuko genduke gustora egoera juridikoki argi balego, baina ez dagoenez argi, udalak hartzen duen bidea jakin ondoren kontratua sinatzekoaren aldekoak gara, inoiz ez lehenago, itsu itsuan sinatuko bait genduke.

Lehen ekintzak:

- Talde politiko guztiekin bildu, haien iritzia eta soluzio bideak ezagutuz, eta guk haiei gure nahiak eta erabakiak agertuz.
- Afektatu taldekoen arteko bilera, talde politikoekin izandako bilerez informatuz eta geure artean erabakiak hartuaz.
- Prentsan informatu eta Azpeitian gure egoeraren berri eman.

Ondorengo bileretan izandako erabakiez informatzen jarraituko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario