2009/04/06

Errazkinekin martxoaren 27an izandako bileraren laburpena


Taldeak lehen bilera egin zuenean martxoaren astelehena 23an, Azpeitia Lantzeneko presidentea den Errazkinekin bilera bat egitea proposatu zen, arazoaren xehetasunak argiago ikusi edo jasotzeko. Martxoaren 27an egin zen bilera udaletxeko areto batean, eta handik jasotako informazioa agertu zen martxoaren 30ean taldeak Sindikatu Zaharrean eginiko bileran.

Zein da modifikazio arau hauei egin zitzaien errekurtso zenbakia?
1063/06

Zein da Euskal Herriko Epaitegi Gorenak eman zuen ebazpenaren zenbakia?
796/08

Zeintzuk dira etxeak egiten ari diren promotoreak?
UTE (Unión Temporal de Empresas) bat, Altuna y Uria eta Amenabarrek egina.

Gure egoera zein da?
Egitera doazen etxeak, udalak errekurrituko ez balu, baimenak gelditzera behartuta egongo litzateke, horrela obrak geratu beharrean aurkituko litzateke udala. Errekurtsoa dagoenez, modifikazioa ez da nuloa oraindik eta eraikitzen segi daiteke. Etorkizunean, gauzak txarrenera jota, plan nulo batekin eraikitako etxeak lirateke, nahiz eta gu haien jabetza eduki. Honetan egoerarik onenean etxe horietan bizitzen jarraituko genuke, txarrenean etxe horietatik atera beharrean ikusiko ginatekelarik.

Zer egingo genduke etxetik atera behar bagenduke?
Azken kasu honetan promotora denuntziatuko genduke eta salerosketa legala denez, hauek ere udala eta Diputazioa salatuko lukete. Azkenean udala eta agian Diputazioak aurre egin behar zor honi, 4.500 miloi pezeta gutxi gora behera. Orduan gerta daitekeen onena guk diru hori berreskuratzea da, txarrena agian udalaren kaudimen eza (insolbentzia) eta honekin gu dirurik gabe gelditzea ere.

Nola doa kontratua sinatzean egingo den lehen ordainketaren abala?
KUTXA aurrezki kutxak abalatzen du lehen ordainketa hori, 5 miloi pezetako ordainketa hori. Hori inoiz ez genduke galduko, etxeak ez balira aurrera aterako.

Zergaitik da orduan arazoa kontratua sinatzea?
Arazoa zera da, guk sinatzen dugun kontratu hori itsuan sinatzen dugula, hau da oraindik jakin gabe udalak arazoa konpontzeko zein bide hartu duen. Taldeak horri buruz zera pentsatzen du, sinatu baina lehen zein egoeratan sartzera goazen jakiteko eskubidea dugula, horregatik lehenik udalaren erabakiak nahi ditugu eta gero sinatu.

Etxea bukatzean bermerik badago?
Ez, etxea bukatutakoan egiten diren ordainketa guztiak abalatu gabe gelditzen dira, etxea beraren salneurria ordaintzen ari gara, salerosketa eragiketa garbi eta legal baten barnean, nahiz eta etxe horiek eraikitzeko oinarriak (arau subsidiarioen modifikazioa) nuloa izan.


Zein da orain dugun beste arazoa?
Hemendik aurrera irteten joango diren beste zozketa guztietan parte hartu ezina, guri tokatu zitzaigun horretan gaudelako murgildurik, eta horrek beste aukera guztiak kentzen dizkigute.

Zeinek ezartzen du noiz ordaindu lehen ordainketa hori?
Udalak eta eraikitzen ari den UTE horrek konbenio bat dute, non udala izango den ordainketaren plazoak ipintzen dituena, nahiz eta dirua jasoko duten promotore horiek presionatu.

Udaletxetik zeinek eska dezake kontratuaren sinadura?
Bi aldetatik izan daiteke, Azpeitia Lantzen eta alkatearen aldetik. Azpeitia Lantzenen aldetik, arazoari buruz erabaki bat hartzen den bitartean ez da eskatuko kontratua sinatzea. Alkatearen aldetik ez dakigu zein den bere intentzioa, baina taldeak berarekin biltzeko asmoa du aurki.

Zein egoeratan egongo lirateke laster zozketatuko dituzten 54 zortedunak (eta haien bikote, familia…)?
Aurreko zozketan zortedunak izan ginenon egoera ber berean.


NOLA ARGITU DAITEKE GUZTI HAU?

Momentuz, eta beste bilera gehiago egin artean bi bide daude, Ezker Abertzalearena eta PNVrena.

EZKER ABERTZALEARENA
(Errazkinek agertua, Azpeitia Lantzeneko presidenteaz gain, ezker abertzaleko kidea dena)

Lehenik, plenoan talde politikoek azken rebisioa (2007koa) anulatu. Gero, negoziazio epe bat ireki talde guztien ekarpenekin eta errebisio berri bat hasieratik garatu denen adostasunez onartuz.

Arrazoia: 2007ko errebisioa ere errekurritua dagoelako, eta ez duenez beharrezkoa den estudio finantzario-ekonomikoa, nulo espero da Euskadiko Gorenetik, Ezkio-Itsaso bezalako herrietan izan den bezala. Errebisio berri bat garatzean, garapenean bertan egingo da baita ere estudio ekonomiko eta finantzario hori, horrela errebisio berri hau guztiz legala izango litzatekelarik.

Ondorioak udaletxean:

Arazo politiko ugari eta burukominak udaletxearentzat:

- Udalak emandako eraikuntzako baimen guztiak gelditu egin behar errebisioa anulatzen bada plenoan, errebisio berria onartu artean (gure etxeen kasuan ez da gelditu behar obra, zeren 1992ko errebisioaren gaineko modifikazioan oinarrituta daudelako).
- Lurraren legea aldatu denez, errebisio berria egiten bada, lurraren lege berriko arauen gain eraiki behar da, VPO eta tasatuen % kopurua gehitu delarik.
- Talde politikoentzat, eztabaidak eta negoziazioak…

Zein da bide honen zailtasuna?

Horren zabalduta dagoenez boterea, talde politiko bakoitzak dituen proposamenak bloketatuta gera daitezke, Errazkinen ustez puntu gutxi batzuetan izango litzateke hori. Horrek luze ez jotzeko eta herriaren hitza hartuaz, kontsulta bat egin herrian, eta herriak dioena plenotik onartu beharra.
Aukera hau gertatzeko, aurretik talde politiko guztiek konpromiso hori idatziz sinatu beharko lukete, gero emaitza ikustean atzera jotzeko aukerarik ez izateko.

Bide hau hartzeko arrazoiak:

− Beraien abogatuek ikusten dutena: Euskadiko Gorenak anulatu duen modifikazioa bezalaxe anulatuko du 2007ko errebisioa (Beste herritakoekin egin duelako). Modifikazioa Madrilera errekurrituta dago, denbora irabazteko eta eraikuntza aurrea segitzeko, baina arrazoi berengatik hau ere nulo etorriko dela iruditzen zaie handik ere.
− Ebazpenak berak esaten zuen nola zuzendu arazo hori. “Ondoren onartuko den errebisioak edukiko baluke eskatzen den estudio hori, orduan aurrekoaren modifikazioan aplikatuko litzateke”.
Ezker abertzalearentzat hau da biderik hoberena, etxeen egoera legalizatzen delako eta aldi berean modu honetara obra ez da gelditzen. Etorkizunean onartzen direnean arau hauek, etxeen egoera guztiz legala izango da.


PNV-ren PROPOSAMENA

2007ko errebisioko arauak hartu eta estudio hori txertatu, texto refunditu bat sortuaz, horrela nahiz eta 2007ko errebisioa nulo eman estudio horien gabeziagatik, hurrengoa textu refundituan estudio hau agertzean, hori onartuko luke epaileak.

Zergatik egin nahi dute hori?

− Beren ustetan garantia nahiko delako hau, eraikuntza aurrera doala ikusiz eta Gipuzkoako herri askotan arazo bera dagoela ikusten duelako (informazio hau Azpeitia Lantzenek lehen aldiz deitu zuen bileran, Julian Eizmendik alkateak berak eman zuen).

Zailtasunak udaletxean:

− PNVek 8 boto ditu plenoan, eta horrekin ez dauka gehiengo nahikoa. Beste taldeak 9 boto biltzen dituzte, eta gutxienik beste talderen baten botoa behar du.

Bide honen xehetasun gehiago jakin nahi dugu ahal bada Julian Eizmendi beraren bitartez, proposatuko zaion beste bilera batean.

BESTE TALDE POLITIKOEK ZER DIOTE?

Hauen argibideak eta soluzio bideak ezagutu nahi ditugu, horregatik beste taldeekin biltzeko gogoa agertu nahi dugu.

Taldearen barnean egiten diren bileretan esandakoak, hartutako erabakiak, eta honez gain talde politikoekin izandako elkarrizketen berri ematen saiatuko gara geure blog honetan.

Oharra: barkamena irakurleei euskararen erabilpen zuzenena egin ez badugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario