2009/04/02

Babes Ofizialek Etxebizitzak eta afektatuak

Lerro hauen bitartez, Etxebeltz-Izarran Babes Ofizialeko Etxebizitza egokitu zaigun herritar talde baten berri eman nahi dizuegu.

EAEko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiak (2008ko abendua) Arau Ordezkatzaileen atal baten aldaketa baliogabetu du, eta ondorioz, Etxebeltz-Izarrako proiektua ere baliorik gabe gelditu da.

Orain gutxi arte inolako informaziorik ez genuen jaso, Azpeitia Lantzeneko lehendakari den Iñaki Errazkinek bilera informatiboa deitu zuen arte (martxoaren 17an).

Bileratik informazio gehiagorekin baina oso kezkatuta atera ginen herritar talde bat, eta afektatuak garen aldetik, gure artean biltzen hasteko erabakia hartu genuen, gure egoera legala ezagutzeko asmoz eta arazoa konpontzeko bidea aurkitzeko helburuarekin.

Orain arte bi bilera egin ditugu eta aurrerantzean gehiago egitea aurrikusten dugu. Horregatik, deialdi zabal bat egingo dugu aurki.

Laster arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario