2009/07/03

Udalbatza San Inazio eguna baino lehen erabaki bat hartzera konprometitu da

Azkeneko idatzian esan bezala, atzo (uztailak 2a) Udaletxeko plenoan izan ginen Etxebeltz-Izarrako afektatuen lan-taldeko kide batzuk, udal ordezkariei hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen.

Partidu guztiak ados zeuden sei hilabete hitzegiten pasa ondoren, erabakiren bat hartu eta zerbait egiten hasteko ordua dela adosterakoan. Ondorioz, San Inazio eguna baino lehen pleno berezi bat egiteko hitza eman ziguten, jarraitu beharreko bide juridikoa erabaki eta behingoz pausuak ematen hasteko.

Datozen egunotan informazioa zehazten joango gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario