2010/01/15

Zozketa berria dela eta, orain arteko gora-beheren laburpena prestatzen ari gara

Etxebeltz-Izarra eremuan falta diren 54 etxebizitzen zozketa dela eta, gaurtik aurrera gure egoera berdinean egongo diren Azpeitiarrak informatuta egon daitezen, orain arteko gora-beheren laburpen bat garatzen ari gara.

Babes ofizialeko etxebizitza tokatzeak dakarren "gozoak" nahiko egoera "gaziak" ekarri dizkigu, gehiago edo gutxiago jakingo duzuen bezala. Nahi duenak informazioa eskura izan dezan, datozen egunotan blog honetan laburpen bat izango duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario